
Dorleta Urrutia
Gaitasun kudeaketarekin, enpresa ikaskuntzarekin, talentu kudeaketa eta eskurapenarekin, erakundearen ikaskuntza-kulturan eta negozioan duen eraginarekin lotutako nazioarteko proiektuen eta zerbitzuen kudeatzailea. Informazioaren Gizarterako Ingeniaritzako eta Garapen Iraunkorreko doktoregaia. Enpresa eta kudeaketa printzipioak menderatzen ditu balio proposamen berriak garatzeari eta negozio berriak abiarazteari dagokienez.

Antton Sagasta
Esperientzia zabala finantza auditoretza sektorean hainbat arlotako enpresa-taldeentzat, hala nola makina-erreminta eta automobilgintza, aholkularitza zerbitzuak eta zerbitzu legalak, Retail, nazioarteko mailako unibertsitate eta prestakuntza eta ikerketa zentroak eta hezkuntza sektoreko enpresen administrazioa. Kontratu eredu konplexuen kudeaketa, ingurune zorrotzetan eta ziurgabetasun maila handiarekin; administrazio eta finantza kudeaketa eta kontratu kudeaketa azpimarratuz.

Mikel Alonso
Ingurumen Zientzietan eta Sistema Informatikoen Administrazioan trebatua; Euskal Filologian eta Hizkuntzalaritzan doktoregaia; eskarmentu handia du informatika teknikari gisa erabiltzaileei arreta ematen, bai gorabeherak kudeatzen eta konpontzen, bai aplikazio informatiko berrien formakuntzan eta ezarpenean. Esperientzia du ere hizkuntzen irakaskuntzan eta Humanitate Digitaletan, humanitateek eta aplikazio informatiko berriek bat egiten duten esparruan, eta gaztelania-euskara itzulpengintza eta hizkuntza inklusiboan prestakuntza du.